lunes, 16 de mayo de 2011

IRAKASLEENTZAKO ERREKURTSO GIDA!

Aupa!!!

Oraingo honetan, irakasleentzat baliagarria izango den errekurtso gida bat sortu dugu. Hemen zintzilikatu dugu, ea zuentzat ere baliagarria den! laister arteee!!!!!



INTERNETEKO ERREKUTSO GIDA

PROGRAMA OROKORRAK:

  • eTWINNING
  • eTWINNING 2.0
  • EUROPEANA
  • FUTUR ENERGÍA (Energia gure etorkizuna da)
  • XPERIMANIA
  • XPLORA (ingelesez)
  • ITEMS (ingelesez)
  • STELLA
  • TEACHER’S CORNER


  • IRAKASLEENTZAKO ERREKURTSOAK
  • EUROCHAVALES
  • DOLCETA

ARLOKAKO PROGRAMAK:

  • HIZKUNTZA LANTZEKO
Euskara lantzeko:

Erdara lantzeko:

Ingelesa lantzeko:

  • MUSIKA LANTZEKO


  • KULTURARTEKO HEZKUNTZA LANTZEKO

  • GIZA-ESKUBIDEAK LANTZEKO

  • MATEMATIKA LANTZEKO

  • ONCEko ERREKURTSOAK

  • NATUR ZIENTZIAK LANTZEKO






domingo, 1 de mayo de 2011

JCLIC

ZER DA JCLIC?

Jarduera ezberdinak burutzeko balio duen, tresna informatikoez osatuko aplikazioa da: asoziazioak, testuen ariketak, hitz gurutzatuak…
Aplikazio hau, proiektuka azaltzen da eta hauetako bakoitzak, mota desberdinetako ariketak ditu.
Jclic-eko proiektuekin aritzeko, bi modu desberdin daude:

● Ariketak applet bat erabiliz bisualizatu.
Applet bat, web orri batean sarturik dagoen zerbait da. Bertan ikusten diren proiektuak ezin dira disko gogorrean jaso: Jclic-ek deskargatu, erabili eta ondoren borratu egiten ditu.

● Artiketak ordenagailuan instalatu.

Jclic-ek, ordenagailuko proiektuak deskargatu eta liburutegian gordetzeko aukera ematen digu. Liburutegi hau, Jclic martxan jartzen den lehenengo momentutik sortzen da, edo lehenengo aldiz proiektu bat deskargatzen dugunean. Hau dena burutzeko, Jclic deskargatzea beharrezkoa da.


EZAUGARRIAK

Proiektu hau, Clic 3.0 programaren garapena da. Aplikazio didaktikoak sortzeko tresna bat da eta martxan dagoen hamar urteotan asko izan dira bertan parte hartu duten irakasleak. Bertan, kurrikulumeko arlo desberdinak lantzen dira, haur hezkuntzatik hasi eta derrizgorrezko bigarren hezkuntza arte.
Proiektu honen hasierako helburuak hauek dira:
● Internetetik zuzenean hezkuntza aplikazioak erabili ahal izatea.
● Kultura, herrialde edo eskola desberdinetako irakasleen arteko kooperazioa bultzatzea, beraien materialak konpartituz, hizkuntza batetik bestera bai programa,baita aplikazioak itzultzeko aukera ematen du.

Jclic-ek lau osagarri ditu:
● JClic applet: Webgunean aplikazioak ezartzeko aukera ematen du.
● Jclic player: Programa hau instalatuz gero, disko gogorretik ariketak lantzeko aukera izango dugu, interneteko konexioaren beharrik gabe.
● Jclic author: Jarduerak sortzeko, editatzeko eta publikatzeko aukera ematen digu.
● Jclic reports: Haurrek ateratako emaitzei buruzko informazio eta datuak gordetzen ditu.

Gure iritzia

Hasteko, proiektu honek hizkuntzen inguruan aniztasun handia du eta, euskaraz tresna gutxi daudenez, eskertzekoa da duen aberastasun hori. Gainera, arlo desberdinetako jarduerak gorde daitezke, baita gure ordenagailuan gorderik ditugunak ireki ere eta, era berean, teknologien erabilpenera bultzatzen gaitu. Erraztasunak eskaintzen ditu, bai fitxategiak sortu edo gordetzerako garaian, eta oso baliagarria izan daiteke haurrekin lantzerako garaian. Sor daitezkeen jarduerak ugariak dira: puzzleak, edukiei buruzko galdeketak, gurutzegramak, asoziazioak... Behar duguna lantzeko jarduera desberdinak sor ditzakegu eta era berean, ikaslea motibatzeko eta gogotsu lan egiteko bide egokia dela uste dugu. Ezin dugu ahaztu, emaitzen jarraipen bat eramaten duela, honek autoebaluaketa eta ikaslearen jarraipena erraztuko duelarik.

Proiektua LaFarga.org-en gorderik dago eta nahi duenak har dezake parte bertan.

lunes, 18 de abril de 2011

IKASYS HOME

Kaixo!!! Hemen uzten dizuet zintzilikatuta ikasys home-eko link-a. Etxetik, erosotasunez haurrek ikasgelan egiten dutena osatzeko eta indartzeko da.

http://home.ikasys.net/